Joan eduki nagusira zuzenean

Ongi etorri GENERACTION proiektuaren e-learningeko plataformara!

GENERACTION proiektuaren finantzatzaileetako bat Europar Batasunaren Erasmus+ programa da. Programa horrek gazteei etorkizun berdeago baten alde jarduteko behar dituzten ezagutza eta trebetasunak emateko ezarrita dugun misioa babesten du.

Kontsultatu gure ikastaroak
Erregistratu

Zer da GENERACTION?

GENERACTION proiektuaren finantzatzaileetako bat Europar Batasunaren Erasmus+ programa da. Programa horrek gazteei etorkizun berdeago baten alde jarduteko behar dituzten ezagutza eta trebetasunak emateko ezarrita dugun misioa babesten du. Ekimen hori hainbat erakunde konprometituz osatutako partzuergo batek gidatzen du: Les Jeunes Européens (Frantzia), Friends of the Earth (Hungaria), CRESCE eta Surfrider. Erakunde hauek elkarrekin lan egiten dute Europako herritarren eta ingurumen-ekintzaren artean zubiak eraikitzeko.

Europar Batasunak finantzatuta

Partzuergoa

Klima-aldaketaren aurkako borroka, etorkizuneko belaunaldientzako erronka ez ezik, gaur egun dugun erantzukizuna ere bada. Gure ustez, Europako herritarrek –batez ere gazteek– borroka horren abangoardian egon behar dute. Hezkuntzaren, sentsibilizazioaren eta ekintzaren bidez, gazteak ahaldundu nahi ditugu, modu informatu, konprometitu eta aktiboan parte har dezaten Europa jasangarriago baten eraketan.

Plataformari buruz

Gure plataformak klima-aldaketari, Europako ingurumen-politikei eta praktika jasangarriei buruzko ikaskuntza-baliabide elkarreragileak, eleaniztunak eta kalitate handikoak eskaintzen ditu. Nola ikaslea zarela, hala irakaskuntzan edota erakunde baten ordezkaritzan diharduzula, erreminta baliotsuak aurkituko dituzu erronkak ulertzeko, Europar Batasunaren erantzunak aztertzeko eta ekintza zehatzei ekiteko.

Plataforma horrekin bat egitean, Europako sare dinamiko eta konprometitu baten parte izango zara, biodibertsitatearen galera, kutsadura, baso-soiltzea, berotze globala eta bestelako ingurumen-gai funtsezkoei heltzeko. Elkartzen bagara, Europako herritar kontziente, arduratsu eta prestatuen belaunaldi berri bat bultzatu ahalko dugu, benetako aldaketa bat zuzentzeko.

Erregistratu

Gure ikastaroak

Gure ikastaroak hiru arlo tematikotan banatzen dira: uraren babesa, energia komunitarioa eta hiria. Bakoitzak ikaskuntza-esperientzia desberdin bat eskaintzen du, bere ingurunean inspiratua. Hurrengo irudian, kategoria bakoitzeko hainbat ikastaro eta eduki aurkituko dituzue, ingurune desberdinek klima-aldaketaren aurka eta jasangarritasunaren alde egiten ditugun ahaleginetan duten eraginari buruzko informazioarekin.

Egin klik irudian ikastaroen kategoria denak ikusteko.

Energia komunitarioa

Energia komunitariorako sarrera

Deskribapena: ikastaro honek energia-komunitateei buruzko sarrera praktiko bat eskaintzen du: zer diren, zergatik diren garrantzitsuak eta nola funtzionatzen duten. Parte-hartzaileek oinarrizko kontzeptuak komunikatzen ikasiko dute, energia-komunitateek jasangarritasunari eta herritarren konpromisoari dagokienez dakartzaten onurak ezagutzeaz gainera. Gainera, mahai-joko interaktibo baten bidez, esperientzia praktikoa beretuko dute erabakiak hartzeari eta energia kudeatzeari dagokienez.

Helburuak: energia-komunitateak zer diren ulertzea, bai eta zergatik diren garrantzitsuak ere. Ikastea nola funtzionatzen duten energia-komunitateek eta zertan diren onuragarriak. Energia-komunitateen oinarriak besteei azaltzeko gai izatea. Ikuspegi praktikoak lortzea erabaki komunitarioetan eta energiaren kudeaketan, mahai-joko baten bidez.

Erraztailea: MTVSZ (Hungaria)

Hiria

Klimaren alorrean diharduten nazioarteko eta Europako funtsezko erakundeak

Deskribapena: ikastaro honek klima-aldaketari heltzen dioten nazioarteko eta Europako erakunde nagusien ikuspegi orokorra eskaintzen du. IPCCren funtzionamendua eta hark ematen dituen txostenen garrantzia azaltzen dira, eta Europar Batasunak klimarekin lotutako erabakiak nola hartzen dituen zehazten, Itun Berdea, 55. Helburuko neurriak eta halako ekimenen medioz. Azkenik, gobernantza klimatikoan zientziak eta politikak zer-nolako elkarreragina duten ere aztertzen du.

Helburuak: klima-aldaketaren aurkako borrokan diharduten nazioarteko eta Europako erakunde nagusiak identifikatzea. IPCCren funtzionamendua eta hark ematen dituen txostenen garrantzia ulertzea. Europar Batasunak klimarekin lotutako erabakiak nola hartzen dituen ulertzea (esaterako, Europako Itun Berdea eta 55. Helburua). Klima-gobernantzan zientziaren (IPCC) eta politikaren (EB) arteko elkarrekintza ezagutzea.

Erraztailea: Jeunes Européens (Frantzia)

Uraren babesa

Ozeanoen babesa

Deskribapena: ozeanoa babesteak hurrengo belaunaldientzat duen garrantziaz kontzientziatzea da ikastaro honen jomuga. Parte-hartzaileek itsas zaborra bereziki nondik datorren jakingo dute, irtenbide eraginkorrak identifikatzeko eta hausnartzeko ohiturak eta portaerak hobetzearen inguruan, itsas ingurumena babesten laguntze aldera.

Helburuak: ozeanoa babesteak hurrengo belaunaldientzat duen garrantziaz kontzientziatzea. Itsas zaborra nondik datorren ulertzea, irtenbideak aurkitzeko eta portaera pertsonalak hobetzeko.

Erraztailea: Surfrider (Espainia)

Plastikoaren kontsumoa murrizteko moduari buruzko praktika ekoarduratsuak

Deskribapena: ikastaro honek parte-hartzaileei lagundu egiten die plastikoaren kontsumoaren ingurumen-inpaktuak identifikatzen, eguneroko bizitzan jardunbide ekoarduratsuak hartzera animatzeaz gainera. Parte-hartzaileek plastikoen erabilera murrizten ikasiko dute eta ingurumena babesteko lagungarriak izango diren ohitura jasangarriagoak hartuko dituzte.

Helburuak: plastikoaren kontsumoak ingurumenean dituen inpaktuak identifikatzea. Bizimoduan jardunbide ekoarduratsuak ezartzea, plastikoaren kontsumoa murriztuz.

Erraztailea: Surfrider (Espainia)